Landa-etxea

ORBARA ETXEA: Deskribapena

3 solairuko etxea, 45 metroko zabaltza goiko solairuan eta 200 metroko lorategia, zelaia eta barbakoa dituena.
8 logela (ohe handia duten 3 logela bikoitza, bi ohe dituzten 4 gela bikoitza eta ohe bakarra duen beste logela bat), 2 ohe osagarri, 5 komun, 2 egongela (bat 40 metroko egongela-jangela, telebista eta tximinia dituena eta beste bat bigarren solairuan telebista, DVD eta mahai-jokuak dituena). Sukaldeak ontzi-garbigailua, bitrozeramika, labea eta mikrohuin labea ditu.

Mendigorriako erdialdean kokatua (Navarreria kalea, 26), udaletxetik eta San Pedro elizatik 150 metrotara.