Ongi etorri ORBARA ETXEA, landa-etxera. Mendigorria, Nafarroa

3 solairu (bakoitza 100 metrokoa), zabaltza eta lorategia dituen etxe handi eta guztiz berritua. 15-17 lagunentzako, 8 logela (+ 2 ohe osagarri), tximinia duen egongela-jangela, barbakoa duen lorategia, beste egongela bat eta zabaltza. Mendigorriako erdialdean kokatua. Mendigorrian janari-dendak, tabernak, liburutegia, udal-igerilekuak eta osasun-kontsultategia daude.

casas-rurales-grandes-en-navarra-www-orbaraetxea-com

Oso ondo kokatua: Iruña eta Logroño arteko A12 autobiatik 5 kilometrotara. Nafarroako edozein herri bisitatzeko aukera ematen du. Bere klima eta kokalekua ibilaldiak, bisitaldiak eta txangoak egiteko oso aproposak dira (Andeloseko hondakin erromatarrak, Artaxoako zerkoa eta trikuharriak, Donejakue bidea, Eunateko eliza, Gares, Olite, Lizarra eta Urbasa mendilerroa)

 alquiler-casas-rurales-grandes-en-navarra-www-orbaraetxea-com