3 solairu (bakoitza 100 metrokoa), zabaltza eta lorategia dituen etxe handi
eta guztiz berritua. 15-17 lagunentzako, 8 logela (+ 2 ohe osagarri),
tximinia duen egongela-jangela, barbakoa duen lorategia, beste egongela bat eta zabaltza.
Mendigorriako erdialdean kokatua. Mendigorrian janari-dendak, tabernak,
liburutegia, udal-igerilekuak eta osasun-kontsultategia daude.
|
|
Oso ondo kokatua: Iruña eta Logroño arteko A12 autobiatik 5 kilometrotara. Nafarroako
edozein herri bisitatzeko aukera ematen du. Bere klima eta kokalekua
ibilaldiak, bisitaldiak eta txangoak egiteko oso aproposak dira (Andeloseko
hondakin erromatarrak, Artaxoako zerkoa eta trikuharriak, Donejakue bidea, Eunateko
eliza, Gares, Olite, Lizarra eta Urbasa mendilerroa)
|